XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba'dakigu gure Parrokian ere, Motu Proprio enziklikaren aurreko denboraldian eta gerotxoago ere bai, gure orkesta txiki orrek, bere jo-alditxoak egin zituala.

Eta beste partitura askoren artean, Gorriti'ren Meza ta Eslaba'ren Meza (en si bemol) jo oi zituala.

Baiña, poliki poliki, gure orkesta txikia ere ondorengo jarraitzailerik gabe, galdu egin zan.

XX Gizaldia Orain, gure erritarren gogo ta begiak, Bizkargi Musikeskolan jarriak daude.

Eta itxaropenez beterik, uste osoa degu, lenengo zortzikotea, ortik sortu daitekela.

Orkesta txikia izango litzake.

Baiña, gure errirako naikoa.

Orkesta txiki batek ere, musikalariek esaten dutenez gutxienez, sortzi eres-tresna bear ditu.

Erdikoak, ogeita amarretik berrogeira.

Eta orkesta aundi batek, Berlioz'ek esan oi zuan bezela, eun tresna.

Bizkargi Musikeskolako zuzendari zeran Patxi Larrañaga! Gure erriak, orkesta txiki bat naikoa du! Ta aurrera!.

A) Beste erestalde ta abestalde txikiak

Gure erriko beste erestalde ta abestalde txikiak, oso elburu ezberdiñez bultzata jaio ziran.

Batzuen elburua, solas, jostaldia zan (San Jose Ikastetxeko erestalde edo rondallarena, adibidez).

Beste batzuen elburua, giza aldeko elkartasun eta laguntza zan,(Los Murcielagos taldearena).

Eta beste batzuena berriz, eres-ertigintza (Los Contrapuntos); edo ta diru irabazia beste batzuentzat.